
HASIERA - APARTAMENTUAK ETA PREZIOAK - ERRESERBAK - ERRAZTASUNAK - KOKALEKUA - INGURUA
Alojamendu batean haurrekin egotea mundu bat dela badakigunez, Metsolan erraz jarriko dizuegu
Elurra dagoen garaian etortzen bazara, lizar-zuraz egindako lera tradizionalak erabili ahal izanen dituzu. Haurrek eskertuko dizute (eta lasai, zuek ere erabiltzen ahal dituzue, heldu baten pisuari eusteko modukoak baitira; izan ere, badakigu tentazioan eroriko zaretela).
Gainera, badakizue haurrentzako sehaskak ditugula (oheko arropa bezeroaren kontura), bai eta motxila erosoak ere, inguruko parajeetan ibilaldiak egin ditzazuen batere arazorik gabe; hori guztia, kosturik gabe.